XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZOLDA EDO GORRINAHostoetan olio-orban bezalako batzuk azaldu eta gero
Sarritan gaixotasun honek jotako hostoak deformatu egiten dira.
Erasotako loreak erori egiten dira.
Fruituetan izaten dira, seguru asko, kalterik larrienak: zolda moduko orbanak, pitzadurak eta deformazioak sortzen ditu, fruituaren erorketa goiztiarra ere bai, galera ekonomiko nahiko handiak ekarriz.
Zolda-onddoaren mizelioak hosto erorietan pasatzen du negua.
Udaberriaren hasieran, fruitu-gorputz txiki batzuk eratzen ditu,
Hauek, heldu ondoren, euriaren edo haizearen bidez sagarrondoaren hosto eta loreetara pasatzen dira.
Barnera sartu eta beren kutsaketa edo eraso primarioa hasten dute.
Gero, udaberri-uda partean, hostoetan hedatuz beste fruitu-gorputz batzuk,
Hauei esker gaixotasuna gehiago zabaltzen da,
Gaixotasunaren espora edo ugalkinak errazago sakabanatzen dira tenperatura epel eta euri-erregimen altuekin, hain zuzen gure kliman sarri gertatzen diren baldintzetan.
Udazkenean, hostoen erdiak erori direnean eta negu azkenean, begiak handitzen hasten direnean, kobrezko konposatuekin tratamendua egitea, adib.
Kobre oxikloruroa erabiliz, arbolak eta lurreko hostoak ondo bustiz.
Loraketaren aurretik eta ondoren, eta ahal izanez gero euria egin eta berehala, beste tratamendu bat egin ondorengo oinarria duten produktuekin: benomilo, kaptan, karbendazima, ditianona, tiram, ziram, etab.